GOAZEN OPORRETARA !


Urte guztia liburu artean eman ondoren, oporrez gozatzeko garaia heldu da.

Deskantsatu eta indarrak berreskuratzeko ordua da, datorren kurtsoa aurten bezain gogotsu ekiteko.

Goza itzazue opor egun hauek eta bueltara arte!

LA JARRA Y SUS REFLEJOS (L.H.6)


SURF & KAYAK


NIK HEZKUNTZAREN ALDEKO BOTOA EMATEN DUT... ETA ZUK ?


EUSKARAREN ASTEA- MARTXOAK 25- Gure ikastetxeko emanaldia

Martxoaren 25ean, asteazkenean, Angeles Custodios Ikastetxean beste ikastetxeentzako emanaldia izan genuen, bi saioetan antolaturik:
9:30etan
LARREAGABURU
TXURDINAGA HLH
KIRIKIÑO


11:00etan
PRESENTACIÓN DE MARÍA
LUIS BRIÑAS HLH
BEGOÑAKO ANDRA MARI
Antzerkiak eta dantzak LHko ikasleek egindakoak ziren, aurkezlariak Nataly eta Manu, DBH-koak eta IKASLE ANFITRIOI-aren rola egin zutenak LANBIDE HASTAPEN-eko hainbat ikasle (Mila esker, Elena, Rut, Aitana, Andrea, Julene eta Begoña)
Hona hemen emanaldiaren argazkiak eta bideo txiki bat....espero dugu zuen gustokoa izatea...



Saltsan Gabiltza- Frantsez tailerra


Aurtengo leloarekin lotuta , DBH ko 2. zikloko ikasleek ikastetxeko sukaldean "crepes" egin dituzte bere frantsez irakaslearen (Karmele) argibideak jarraituz...zelako artistak!!

BIDEO-ERREZETAK-"Saltsan Gabiltza"


Hona hemen DBH-ko 3. mailakoek egindako bideoa ...Antza denez , hurrengo "Karlos Arguiñano" gure artean daude, eta ez genekien..Mila esker neska-mutilak!!!